XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ixtorio Mixtorio latzak...

Huna duela zonbait aste aipatzen ginuen liburu proiektoaren segida.

Bertze bi ixtorio, euskara ikasten ari diren haur batzuek beren familietan eta adixkideen edo auzoen etxean bilduak.

Neskatxûna eta Otsoa Bazûzûn Lexantzûn neskatila ttipi bat hamabi urtetako eta bizi zûzûn etxekokilan.

Etxekuk izigarri pobre baitzien igortzen zizien alaba arres begiratzera bestentako sohoetan.

Eta egûn batez sohoan zûzûn ttottoturik lurian.

Ari zûzûn khantatzen eta ûrûten.

Noiz eta ikusten ditzû bere arresak biltzen, algarretarat, eta ez di ikusten otso bat hûllantzen herestan arras heier buruz.

Ordian gaixo haurra harritû dûzû eta botza galdû dizû.

Ordian baitzitien eskalajuak zankhoetan eskalapuak zurez, bere axaita eginik eta itzatûrik.

Ordian eskalapuak elkhi ditzû eta hartû eskietan... eta algarri jo banba banba.

Ordian otsoa lotsaturik ezkapi.

ROLAND eta BOTXÛA Zaharrek ixtoria hau kûntatzen die: Potiko bat bazen Roland deitzen zena.

Egûn batez, igandea, joan zizun bere lagûnekin ostatulat.

Han untsa edan zizûn.

Aski berotia zûzûn: bere lagunekin jokatu zizûn, berak, botxû handi bat beita bortin, phezatzen ziena ehûn mila kilo eta balinba habo, altxatzen ziela eta Maidalenera artino igorzen ziela.

Ordin Roland eta lagûnak jun ziren behala bortilat eta han Rolanek altxatû zin harria, bena behi gotz batetan lerratû zen eta khantiarat erori zen.

Han betikotz bahatû zen Rolanen eskiaren hexa.